25,64 € TELEORDAINKETA KANPAINA

Marka: Teleordainketa 25,64 €
Bezeroa: GFA / Bidegi
Eremua: Gipuzkoa
Data: 2012-2013

KANPAINA: 25,64 € teleordainketa kanpaina

DESKRIBAPENA: GFAk eta Bidegik martxan jarritako teleordainketa berria masa-hedabideen bidez ezagutzera ematea.

ESTRATEGIA: Gehienezko tarifa berriaren bidez, gidari askok onurak izango dituztela agerian uztea.

SORMENA / STORYTELLING: Teleordainketa berrian interesik ez duten bakarrak martetar bat eta Aita Noel dira, autobide gipuzkoarretan oso gutxitan ibiltzen diren gidariak. Gainera, ez daude lurralde honetan erroldatuta eta ezinbesteko baldintza da deskontua eskuratzeko.

EUSKARRIAK: Prentsa, markesinak, irratia, kartelak, liburuxkak, bannerrak, microsite, etab.

WEB: Kanpainaren microsite

DESKRIBAPENA: Bidegi barruko microsite bat, tarifa berriaren abantailei eta funtzionamenduari buruzko kanpainako informazio zabalagoa eskaintzen duena.

WEBGUNEA: http://www.bidegi.net

ITZULI