GARBERAKO EKITALDIAK

Marka: Garbera
Bezeroa: Garbera Merkataritza-gunea
Eremua: Donostialdea | Europa
Data: 2009-2018



WORLD PUPPET FESTIVALEN ITXIERA EKITALDIA

Donostia 2016ren barruko Txotxongiloen Mundu Jaialdiak itxiera-ekitaldirako egoitza Garbera izan zuen. Gala produzitzeaz gain, Publikoaren Garbera Saria antolatu genuen; hirian zehar jarraipena izan eta ibilbidea egin zuena. Itxiera-ekitaldirako sortu genuen, bereziki aldi honetarako, Puppet Fashion Show performance-a; eta bertan batzen ziren modaren eta txotxongiloen bi munduak. Magiaz beteriko show horretan batzen ziren sorkuntza, gidoia, koreografia, teatroa, moda, ikus-entzunezko produkzioa eta logistika, What Ba!-ren hit eszenografiko eta ikusgarrienetako batean.




LIGHT CHRISTMAS TREE

Ideia proposatu genuen, eta errekor-denbora hautsi genuen garatzean. Ideia harekin, Garberak Europa osoko Merkataritza Guneen Eguberri Lehiaketan 2. postua lortu zuen. Mugikorren argia erabiliz Eguberri Zuhaitz bat sortzeko, ehunka lagun hurbildu ziren hitzordua jarritakoan.




“AGUR JAUNAK” FLASMOBA ETA “G” PASARELA

DESCRIPCIÓN: Ekitaldi instituzionala (agintariei harrera egin, flashmob, lunch) + ekitaldi publikoa (moda-desfilea) Garbera Merkataritza Gunea berriz inauguratzeko.

ESTRATEGIA: Elementu berritzaileak sartzea, Garberak modan duen posizionamendua sendotzeko: flashmob (koro bat “Agur Jaunak” abesten), pasarelako moda-desfilea, tarta erraldoia.

SORKUNTZA/STORYTELLING: Garberak eskaintzen duen modak Zentroaren “G” marka berriaren itxurako pasarela batean desfilatzen du.

EUSKARRIAK: Agintariei harrera egiteko espazioak eta elementuak: aurkezpena, koktela eta abar. Moda-desfilea: elementu guztien antolakuntza eta koordinazioa: pasarelaren diseinua eta muntaia, estilistak, modeloak, tarta erraldoia eta abar.




MODAREN TROUPE-A

DESKRIBAPENA: Pasarela-modeloak eta hankaluzeak kaleetan barrena desfilatu ziren, elektro-txaranga baten musikaz lagundurik. Festa beraiekin batera daramate, eta deskontuak dituzten flyerrak eta eskumuturrekoak banatzen dituzte.

ESTRATEGIA: Markarentzako gune estrategikoetan Garberaren (eta Merkataritza Gune berriaren) presentzia sendotzea, target-arekin harreman zuzena ezartzearen bidez.

SORKUNTZA/STORYTELLING: Moda bada, berez, harro egoteko eta ospakizunerako arrazoia, eta aitzakia ezin hobea bihur daiteke kaleetan zehar herriko jai bat ospatzeko.

EUSKARRIAK: Kalejiraren antolakuntza eta komunikazioa markesina, kartel, bideo, sare sozial, flyer-buzonaketa eta abarren bidez.




"TXOKOLATEZKO LURZORUA" INAUGURAZIO EKITALDIA

DESKRIBAPENA: 50 m2-ko txokolatezko lurzoru ikusgarria jarri zen (Euskal Herrian egindako handiena) eta doan banatu zen Garberako bezeroen artean. Bokado Taldeko Mikel Santamaria sukaldariak parte hartu zuen inaugurazioan, eta txokolate zati bat apurtuz eta bertaratutako hedabideei eta jendeari eskainiz hasi zuen ekitaldia. Halaber, publiko ororentzat txoko-tailerrak egin ziren asteburuan.




"ELITE MODEL LOOK" FLASHMOBA

Dantzari talde handi bat (18 eta 80 urte bitartekoak) ibiltokien munduari lotutako koreografia bat modu espontaneoan dantzatzen hasten da. Dantzaren amaieran, ehunka ikusleren artean flyerrak banatu ziren, munduko modelo lehiaketa ospetsuenean, Elite Model Look lehiaketan, izena emateko deialdia jasotzen zutenak.

ITZULI