MARKAK SORTZEN DITUGU,
ESPAZIORA JAURTI
ETA HAIEN PLANETARA BIDERATZEN DITUGU.

BRANDING

Zure alde onena ikusarazten lagunduko dizugu.
Eta baita beste aldea ere...

BRANDING ZERBITZUAK

MARKAK SORTZEA: NAMING ETA IDENTITATEEN DISEINUA

MARKAREN POSIZIONAMENDUA ETA ESTRATEGIA

BRAND IDEAS & BRAND CHANNELS

"Branding-a ez da logotipo bat diseinatzea.
Nor zaren eta nor izatera irits zaitezkeen jakitea baizik."

Marka baten mugak, ia gehienetan, markak berak izan ohi ditu. Hori dela eta, bezero batentzat branding lan bat abiatzen dugunean, bere burua "egiaren ispiluan" begiratu eta beldurra gainditzera bultzatzen dugu, jakin arren, gerta daitekeela izan nahiko lukeenarekin bat ez datorren aurpegia ikustea. Baina premiazkoa da zintzotasun abiapuntu hori aintzat hartzea, bere markaren ahultasunak antzeman eta haren Indarra non dagoen jakin ahal izateko.

GURE MARKEEN INDARRA

ESTRATEGIA

Lehen unetik planifikatuko dugu zure kanpaina.

ZERBITZU ESTRATEGIKOAK

KOMUNIKAZIO ESTRATEGIAK

AUDIENTZIEN ETA MERKATU AZTERKETEN SEGMENTAZIOA

FORMATU TXIKI ZEIN HANDIKO KANPAINEN PLANGINTZA ETA KUDEAKETA

"Planeta arrotz batean egonez gero, ez zaitez bertan geratu."

Sun Tzuk K. aurreko V. mendean esan zuen, baina beste oinarri geografiko batzuk aintzat hartuta. Informazioz gainezka dagoen munduan nabarmentzea, zure lehiakidea baino erakargarriagoa izateko indarrak behar bezala erabiltzen jakitea, lehen lehia noiz hasi behar den jakitea, eta bigarrena... Hori da Estrategiaren artea.

PRESS START

SORMENA

Mundu guztiak du bere historia.
Jendeak buruan zure historia izan dezan lagunduko dizugu.

SORMENEZKO ZERBITZUAK

PRENTSA, IRRATIA, TB, PRINT, MARKETIN ZUZENA

WEBA, DIGITALA, SOCIAL MEDIA

AMBIENT, STORYTELLING, GAMIFIKAZIOA

"Duela asko, galaxia oso oso urrun batean."

Zientzia edo fikzioa? Eta zergatik ez biak? What Ba! agentziak egindako kanpaina guztien atzean historia bat dago.
Badakigulako produktu edo zerbitzu baten atzetik historia on bat izanez gero, ez dela erraza izango hori ahanztea.

EZAGUTU EZAZU STORYTELLING-A

WEB!

Zure nabigazio koordenatuak zehaztuko ditugu.

ZERBITZU DIGITALAK

BRANDING DIGITALA ETA WEB ESTRATEGIA

WEB ETA MOBILE EDUKIEN GARAPENA

DISEINU ETA PROGRAMAZIO ESKURAGARRIA ETA MOLDAGARRIA

"Espazioko txatar artean nabigatzen."

Zure webgunea sareko objektu hegalari ezezagun bilakatzea nahi ez baduzu, ziberespazioan zein motako presentzia behar duzun erabakitzen lagunduko dizugu. Nola? Markaren posizionamenduaren bidez, web estrategiaren bidez, informazio arkitekturaren bidez, eduki esanguratsu eta indexatuen bidez, sormen bereizgarriaren bidez, diseinu eskuragarri eta moldagarriaren bidez, etab.

NABIGA EZAZU GURE GALAXIAN BARRENA

EXPERIENCE

Zure planeta bereko gizakiekin harremanetan jarriko zaitugu.
Eta baita beste planetakoekin ere.

EKITALDIEN ANTOLAKETA

HELBURUEN DEFINIZIOA

IDEIA, SORKUNTZA ETA GIDOIA EGITEA

DISEINUA, PRODUKZIOA ETA KONTROLA

"Benetako kontakturik izan gabe, audientziarekin duzun harremana sexurik gabeko modukoa izango da."

Sare sozialetan 1.000 kanpaina egin ditzakezu, baina sekula ez dute lortuko minutu batez bezeroari haren alde egin dezakezuna aurrez aurre azaltzean bezalako eraginkortasunik.

GURE EKITALDIAK

LANAK

TRIPULAZIOA

Markak espazio berrietara eramaten ditugu.

TRIPULAZIO BAT GARA

ETA HAU DA GURE VIP TXARTELA...
GURE BEZERO NAGUSIAK

JAR ZAITEZ HARREMANETAN

HELBIDEA: Garibai kalea 34, 1. C - 20004 Donostia

TELEFONOA: +34 943 428 176

POSTA ELEKTRONIKOA: wb@whatba.com

Facebook Twitter Linkedin